Lehenik eta behin, Bilbo Hiria irratiko esatari Mieltxo Monfortek Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietari egindako elkarrizketaren bidez, bihar Ondarroan izango diren Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministen berri izan dugu irratien tartean. Ondoren, Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujika batu zaigu, eta astekariaren biharko alearen aurrerapena egin digu. Mikel Elorzak hamabostaldiaren errepaso kritikoa egin ditu bi astean behin bezalaxe. Gaurko literaturaren tartean, 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxearekin egon gara, Ana Jakaren Ez zen diruagatik eta Xabier Mendigurenen Arantzak barrurantz liburuez hizketan. Amaitzeko, Bergarako Libre dinamikak biharko antolaturiko ekintzen berri izan dugu, Txapa irratiko lagunei esker.