“Maite Zaitugu” pankartarekin hasi dute gaur Gernikan ehundaka  herritarrek manifestazioa. Gaur goizean, herrian hain sinbolikoa den azokan atxilotu dute Jone Amezaga, 18 egun ezkutuan eman eta gero. Libre izateko hautua hartu eta asteburua berezia bizitu dute herrian, hala  aitortu digu Daienek: Gernika Libre izan delako, eta Euskal Herri Libre bat posible dela ikusi dutelako. Jone eraman badute ere, lanean jarraituko dutela nabarmendu du.