Gaurko saioan asteburuan gertaturikoa luze eta zabal gainbegiratu dugu. Horretarako, Iraia Iturregi (Athletic), Leire Baños (Reala), Onintza Aduriz (Gipuzkoa EHU), Judith Monasterio (Gernika), Patricia Maraña (Reala hokcey), Maria Larrakoetxea (Leadernet) eta Ainhoa Garmendia (Pala) elkarrizketatu ditugu, besteak beste. Halaber, Nuria Amezcuarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Arabarrak Taekwondoko kluben arteko Espainiako Txapelketa irabazi zuen aurreko astean. Horretaz gain, bere ibilbidea ere errepasatu dugu.