Gaur goizean, “Jone LIBRE” plataformako Xabier Ebeita elkarrizketatu dugu eta baieztatu digunez, “gaur Jone kalean izango da”. Aterki laranjarik gabe, baina herritarren babesarekin, Jone Amezagak “bizitza normala” egiten saiatuko dela esan digu Enbeitak. Gernikan gertatzen denaren jarraipen berezia egingo dugu gaur Info7 Irratian.