Gaurko irratien tartean, Tolosako Ataria airratiko kideei esker, Tolosaldeko herrietan izango diren kultur eta mobilizazio ekintzen berri izan dugu; eta Zarauzko Arraio irratiko kolaboratzaile Ximelek Urola Kostako agenda kontuez hitz egin digu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufiarekin larunbatean Ondarroan egindako Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Azpeitiko Emakumeen Txokoko arduradun Izaskun Egigureni egin diogu, eta Azpeitiko Udal liburutegiarekin elkarlanean kaleratu duten ‘Irakurketa ez sexistarako gida’-z hitz egin dugu. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin ‘Aldatzen lagundu’ konpainiaren ‘Amets zirkoa salgai’ antzezlanaz aritu gara. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko lagunei esker, Bilboko Kafe Antzokiaren hemeretzigarren urtemugaz aritu gara.