Euskal Herriko zein nazioarteko musika taldeak igoko dira abenduaren 27an Atarrabiako taula gainera euskal errepresaliatu politikoen eskubideen defentsan. 17. edizioa izango du Hatortxu rock jaialdiak eta honakoak parte hartuko duten taldeak: Kop, Narco, Talco, Hesian, Kashbad, Aspencat, Vendetta, Estricalla, Esne Beltza, Izerdi Gorria eta Arkada Social. Antolakuntzan dabilen Aitor Agirrezabalek eman dizkigu xehetasunak.