Badoa…badirau bigarren diskoa kaleratu du Arrasateko Ain_1 taldeak.  2007an sortu zen taldea, “musika taldea izateko asmorik gabe” baina denborak hala bihurtu ditu. Bost emakumez osatutako taldeak emakumea bera du oinarri letretan eta doinu akustikoetan urrats bat gehiago emanaz datoz lan berriarekin. Iraitz Agirre (ahotsa, gitarra) taldekidea gerturatu da gurera eta gustura gerturatu gara euren eta bere unibertsora.