Gaurko saioko elkarrizketaren tartean, Eli Sarasolaren istorioa ezagutzeko aukera izan dugu. Atezain donostiarrak Realean hasi zuen bere ibilbidea. Ondoren, Bartzelonara egin zuen jauzi, eta, egun, berriz, Estatu Batuetan dihardu.Horretaz gain, Lara Arruabarrena (tenislaria), Nuria Amezcua (taekwondo), Olatz Ibarguren (Ordizia areto futbola), Andrea Marin (Bilbo areto futbola), Izaskun Garcia (Gernika saskibaloia), Leyre Diaz (Gipuzkoa EHU saskibaloia), Jaione Esain (Leadernet voley), Virginia Cobos (Leioa waterpolo) eta Ana Masarekin (errugbia) hitz egin dugu.