Lehen lehenik, Tolosako Atariak egindako erreportaje bati esker, Bidania-Goiatzeko eguneko zentroaren hamarbgarren urtemugaren berri izan dugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin abenduaren 13an Ondarroan egindako Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministetan irtendako ideiek aurrera begirako zein erronka planteatzen dituzten jorratu dugu. Elkarrizketa, berriz, Mugarik Gabeko Medikuak erakundearekin sei hilabetez Hego Sudanen egon den Itxaso Ferrerasi egin diogu. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin ‘Sialuk hartz txikiaren bidaia’ antzezlanaz aritu gara. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko lagunei esker, Barakaldoko Udaleko blokego egoeraren berri ere izan dugu.