Goizaldeko ordubatak arte negoziatu eta gero adostasunera iritsi dira Candyko zuzendaritza eta langile batzordea. 54 urtetik gorakoek erretiroa hartuko dute modu duin batean, eta gainontzekoei, 45 eguneko kalte ordaina eman eta 5 hilabatez aplikatuko zaie EREa. Orain, Bergarako enpresaren berrindustrializazioa da gakoa. Gipuzkoako Aldundia inbertsore berriak lortzeko negoziaketetan dabil orain.