BILAKETAK

Daddy Jeffen Revolutionary Grooves saioan, musika funky eta disco-a entzugai izan dira: Wild Cherry, Earth Wind & Fire, The Jacksons, Odyssey, Rose Royce, Baccara, Bobby Mowack, Eruption, Heatwave, Breakwater…

Abuztuaren 13tik 15era antolatu dute Ikasle Abertzaleek Eskola Ibiltaria ekimenaren 12. edizioa. Ziburun hasi eta Donostian amaituko da, jaia eta formakuntza uztartuz. Bi gau Hendaian eta Lezon igaroko dituzte. “Gaur egungo hezkuntza ereduarekin apurtu eta kalea hartuz mugarik gabeko eskola eraikiko dugu egun horietan” adierazi du Antxon Rodriguezek.

Migel Angel Llamas “Pitu” euskal preso politiko ohiak Valdemorroko espetxean egon zenean, egunerokoa apurtzeko baliabide gutxirekin egiten zituzten errezetak zein ziren kontatu dizkigu. Jakiak aitzakiatzat hartuta, presondegi honetako egunerokoaz eta bizi baldintzetaz jardun du Pituk.

Baiona eta Eibar atzean utzi, eta Iruñean kokatu dira UEUren ikastaroak. Hainbaten artean, Sendabelarrak eta etnobotanika Euskal Herrian: jakituria tradizionaletik pentsamendu zientifikora ikastaroa. Biologian lizentziatua den Aitziber Zufiaurre da irakasleetako bat, eta ikastaroaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Jakituria tradizional horretatik abiatuta, gure inguruko baso eta baserri eremuetan ohikoak diren sendabelarrak identifikatzen ikasten dihardute. Halaber, osasungintzari buruzko hausnarketa orokorra egiten ari dira.

Ezetz asmatu zein den Laura Mintegik KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Solasaldiarako eta hausnarketarako gonbidatuak gaurkoan Ekhiñe Atorrasagasti eta Oroitz Zabala izan ditugu. Palestinako genozidioaz nazioarteko komunikabideek ematen dioten trataera izan dute hizpide nagusiki.

El actor vasco Alex Angulo falleció ayer en accidente de trabajo. Hemos analizado con el crítico de cine Koldo Lanzaluze la trayectoria de Alex. Lanzaluze ha subrayado que era una persona cercana y un trabajador. Asimismo, siempre guardaba un hueco para trabajar en Euskal Herria o en proyectos vascos

Koldo Azpiazu Azpillaga ondarrutar adituak asteburuan izan diren arraunketen emaitzak ekarri dizkigu Karelean saiora.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »