BILAKETAK

Aitor Bikandi laudioarra Hebrongo H2 gunean dago, Israelen menpeko gunean. Bertatik Gazako sarraskiaren berri eman digu, egoera muturrekoa dela, baina okertu daitekeela ohartarazi du Bikandik. “Edozer du helburu estatu sionistak” azpimarratu du. Kolonoen desagerketaren ostean, bere etxera ere sartu ziren militarrak, “inpunitate guztiarekin”. “Hau ez da guda bat, Israel eta Palestinaren arteko egoera ez dela simetrikoa” aldarrikatu du laudioarrak. Norbanakoak elkarretaratzeetan parte hartzeaz gain, Israelgo produktuei boikota egitera animatu ditu.

Atzokoan Mendira! ekimena aurkeztu zuten Euskal Herriko mendiko kirolarien ordezkariek. Ekimen honen helburua, naturan edonork egiten dituen jardueretan euskal preso eta iheslarien etxeratzeko aldarria zabaltzea da. ” Gure jardunak askotan herriko gaietatik urruntzen gaitu, baina jendarteko arazoetan konponbideratz aktibo izatea beharrezkoa da” nabarmendu du Joska Natkek. Lagunartean, familian edota bakarkako argazki, bideo eta artikuluak egin, eta Mendira! ekimenari bidaliz, mosaikoa osatuko dute. Ondoren, urrian ekimen nazionala egitea aurreikusten dute.

Leitza ingurura joateko proposamena egin digu Karelean saioan Abel Barriola pilotariak, berea soilik ez, leitzar aunitzen gustokoa omen da mendi -txango hau: Urepel, Mandoegi eta Altzadi mendi kaxkoak.

Brasilen ospatutako mundiala bukatu berri, txapelketaren inguruan aritu gara solasean Berriako Jon Ordoñez kazetariarekin eta Beñat Zarrabeitia kazetariarekin. Aurtengo txapelketak marka egin du sare sozialetan eta telebista sarean. Zer nolako jarraipena izan du Euskal Herrian? Zer gertatuko litzateke Euskal Selekzioa ofiziala balitz? Zilegia al da oinarrizko hainbeste behar duen herrialde batean Munduko Kopa jokatzea? Eta etxeko kontuetan…ez al dira Euskal Herrian ere kirol alorrean gehiegizko inbertsioak egiten?

Hiphop eta soul berriaren doinu lasaiak eskaini dizkigu daddy jeff-ek: Dwele, DJ Spinna, erik sermon, Freddie Joachim, Robert Glasper, Madlib, Miles Bonny, Freddie Joachim,  Robert Glasper,  Positive Flow, Union, Tall Black Guy ,Herma Puma,  Liquid Spirits, Georgia Anne Muldrow …

Eibartik hitz egin digu Irati Iciarrek, UEUko ikastaroen ardunadunak. Hirugarren astean ere bada zer ikasi UEUren baitan. Bazkidez eratutako elkarteak auzolanean gauzatzen ditu ikastaroak. Ikasleak anitzak dira eta aktualitateko gaiak jorratzen dituzte.

Ezetz asmatu zein den Joseba Irazoki musikariak KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Sukaldaritza eta ongi jatea beti izan da garrantzitsua euskaldunentzat. Gauden tokian gaudela ere, ongi jaten saiatzen gara. Aukerak ordea, ez dira beti berdinak izaten. Euskal preso politikoek espetxean dituzten bizi baldintzen berri izateko hartu dugu aitzakiatzat sukaldea. Presoek beraiek espetxean egiten dituzten errezetak kontatuko dizkigute. Gaur gurean, Galder Cornago preso ohi donostiarrak Fleury Merogisen pasa dituen zazpi urteetan egin dituen jakien berri eman digu. Baita bertako egunerokotasunaren berri ere.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »