BILAKETAK

Kantuan eta dantzan agurtu dugu gaur Kalegorrian saioa. Gure herriko txoko bat baino gehiagotan jendea dantzan eta gerri buelta mugimenduan jarri dituen euskal kubatar doinuak izan ditugu. La Jodedera taldeko Jon Txorromorro, Jon Oiartzun “Jomes”, Mandi Cienfuegos eta Oscar La Habana taldekideak gerturatu zaizkigu istrumentuak hartuta. Udazkenean kaleratuko duten diskoko hainbat kantu jo dizkigute eta tertulian aritu gara beraiekin. Bejondeizuela!

Euskal Herriko Kazeta egunkariaren itxierak hutsune nabarmena utzi du ipar Euskal Herriko panorama komunikatiboan eta hutsune hori betetzera dator hain zuzen, Euskal Herriko Kazeta egunkariko kazetari talde batek datorren udazkenetik aurrera martxan jarri nahi duen hedabide berria. Proiektu berri hau zertan den jakiteko Goizeder Taberna kazetaria elkarrizketatu dugu gaur Kalegorrian saioan.

Eneritz Otamendi baserritarra eta Maritxu Lopepe Laborari aldizkariko koordinatzailea izan dira gurekin eta Baztanen eta Nafarroa Beherean izandako uholdeak eta emakume baserritarrak aipatu ditugu.

La masacre del Gobierno sionista contra la población palestina continua en la Franja de Gaza y hoy la hemos conocido de primera mano con el testimonio de Manu Pinedo, voluntario internacionalista que trabaja como escudo humano en labores de protección de agricultores y pescadores desde 2011.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Niko Moreno y Iñaki Anasagasti.

Esta mañana en Kalegorrian hemos hecho una valoración del curso político desde el punto de vista de los juicios políticos. Análisis que hemos realizado con la ayuda de la letrada Ione Goirizelaia.

Gazatik irudi izugarriak jasotzen ari gara. Israelgo ejertzitoak gutxienez 80 palestinar hil eta 500 zauritu ditu 3 egunetan eta Gazaren aurkako bonbardaketek ez dute etenik. Txente Rekondo nazioarteko gaietan adituarekin aztertu dugu egoera. Rekondok uste du, hala jarraituz gero, suizidio batera iritsi daitekeela Israel.

Astero tarte berezia egiten diogu musikari. Horretarako, musika gustoko duten eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat lagun izaten ditugu txandaka. Gaurkoan Jaione Ortiz de Zaratek bidali digu proposamena Mexiko DFtik. Sonido Gayo Negro eta Gipsy Rhumbaren kantu bana bidali dizkigu, tekila txupito batekin topa eginez. Mila esker eta uda on Jaione!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »