BILAKETAK

Uztaileko ADITU DUZU? saioan Maider Sagredo, Emaus Fundazioko kidearekin izan gara solasean agroekologiari buruzko jardunaldiaren inguruan. Horretaz gain, hainbat gai ere landu ditugu: haurrak zergatik diren egozentrikoak, burmuinaren funtzionamendua, unibertsitatetako klaseak, xaguzaharrak, eraikinen kutsadurari buruz eta nola ez, sareko kontu gehiago izan ditugu hizpide.

“Edozer dugu posible” leloa duen herri jaien aldeko eguna antolatu dute biharko Donostiako Piratek hainbat eragile eta herritarrekin elkarlanean. Horietako bat da Goyeneche Fundazioa, adimen urritasuna duten lagunekin lan egiten duena. Prestaketa lanetan harrapatu ditugu, auzolanean ari diren herritarrentzat bazkaria prestatzen zehazki. Adimen urritasuna duten lagunek ere festa honetan parte hartzeak duen garrantzia nabarmendu digu fundazioko Maria Muñozek.

Mercadona saltoki handia gero eta presentzia handiagoa izaten ari da gure herrian. Iaz ireki zen lehendabizikoa Antsoainen eta datozen sei urtetan 45 supermerkatu zabaldu nahi dituzte Euskal Herrian. Saltoki handi honek ordezkatzen eta bultzatzen duen ereduarekin ados ez eta tokian tokiko bizilagunak mobilizatzen hasi dira. Guk Barañainera eta Sestaora jo dugu. Barañaingo Aitziber Larrearekin eta Sestaoko Iñaki Dominguezekin hitz egin dugu.

Petra Elser Banaiz Bagara elkarteko koordinatzailea eta Unai Gartzia irakaslea eta Hala Bedi irratiko lagunarekin izan gara eta oporrak eta bidaiatzeko moduak aipatu ditugu.

Pasa den ostegunean, uztailaren 4ean, Bilboko Errekalde auzoko gazte talde batek eraikin berri bat okupatu zuen. “Etxarri” izena jarri diote gaztetxe berriari eta uda osoa gune autogestionatu berria txukuntzen igaroko dute Gazte Asanbladako kideek. Gaur, gaztetxeko kide batekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan.

EH Bildu pidió ayer al ejecutivo de Iñigo Urkullu que rompa todas las relaciones institucionales que tenga Israel y denunció que en el Plan Estratégico de Internacionalización presentado por el Gobierno de Lakua, Israel aparece como “un socio preferente del que aprender”. Sobre todo esto hemos charlado con el parlamentario soberanista Igor Lopez de Muniain.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Jose Luis Úriz e Iker Casanova.

Denboraldiari bukaera emateko, Burdinola saioaren Metaldaketak hirugarren atala eskaini dugu. Oraingoan, Darkness By Oath, Axxis, Nevermore, Dungeon, Northern Kings, Megadeth eta Vision Divine taldeen bertsioak izan dira protagonista

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »