BILAKETAK

Lazkao/Eskoriatzatik, Captain Nemo, Heriotza eta Brigada Criminaleko errautsetatik… Ladislao, Pantailak izeneko lehen diskotik bi temazo!!!, Detroitik, Death protopunk taldekoen oinordekoen taldea: Rough Francis. B-Core katalunyar zigilutik bi talde, No More Lies eta Xmilk.
Eskola zaharreko hardorearen lehen haziei errepasoa, Blag Flag, Bad Brains, Suicidal Tendencies, Minor Threat, Gorilla Biscuits, eta Nous donostiarrak.
80. hamarkadan aurrera eginez Descendents, Dag Nasty eta Face to Face.
Info7rako azken saio hontan 15-20 urte nitueneko taldeak entzun dizuzue, nire izaeraren oinarriak. Guztia Rok’n Rolla Radio saioan.

Eutanasiaren gaia lehen lerroan jarri duen Nicolas Bonnemasion medikuaren auzia aztertu dugu Nora Arbelbide Berria egunkariko kazetariarekin, Paueko krimen auzitegiak Hazparneko medikua absolbitzea erabaki duen egunean.

Aktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan eta horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan, Bostok Photo-ko Gari Garaialderena. Azkenerako utzi dugu udako solstizioa eta San Juan bezpera. Aurrez, Baharaingo gatazkaren irudi bat ekarri digu, molotoff koktel bat eskuan duela kalean eserita dagoen gaztearena eta baita Lampedusako uretan etorkinez lepo doan itsasontziarena ere. Amaitzeko, San Juan bezperako sutan salto egin aurretiko argazkiari begira jarri gara.

Aldarrikapena eta festa uztartuko dira ekainaren 28an, larunbata, Sexu Askapenaren Nazioarteko egunean. Krisi garaiotan eta eremu sozialean indar eskuindarrak egiten ari diren atzerapausoen aurrean jarrera homofoboak nagusitzen ari direla salatu dute hainbat eragilek. Horren aurrean, heteroarautik kanpo kokatzen diren sexualitate eta bizitza eredu askeak aldarrikatu eta ikustarazteko beharra nabarmentzen dute. Medeak taldeko Kattalin Minerrekin eta Nafarroako EHGAM eta E28ko plataformako Xabi Sanchezekin egin dugu gogoeta.

Manex Altuna kazetariak Brasilen iragaiten ari den Mundialean, Europako ekipen maila komentatu du, baita ere gurera itzulita, Euskal Herriko futbol ekipen lehen fitxaketak aipatu ditu.

Gaur Markel Ormazabal soziologoa eta Donostiako Piraten sortzaileetakoa eta Mikel Garcia Argiako kazetaria “Hemen naiz, ez gelditzeko baina” Ormazabalen ilburua eta jai herrikoiak hizpide hartuta hurbildu dira mahai ingurura.

El próximo 27 de junio comenzará en Donostia la feria del libro, y en el marco de este evento, la librería Kaxilda ha organizado una serie de charlas y debates que se inaugurarán este jueves, 26 de junio, con la presentación del libro “Postsoberanía: literatura, política, trabajo” del chileno Oscar Cabezas.

Uztailaren 9an jai herrikoien aldeko “Edozer dugu posible” eguna ospatuko dute Donostiako Piratek. Eguneko izarra, dudarik gabe, Manu Chao abeslaria izango da, baina berarekin batera egun osoko egitaraua prestatu dute Piratek. Horretaz guztiaz hitz egin dugu, Mireia Mochales eta Batiste Ezeizarekin.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »