BILAKETAK

Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Xarlo Etxezaharretak egindako hausnarketarekin, mobilizazioen inguruan politikariek duten jarreraz. Ondoren, Karena crowfunding plataforma ezagutu dugu, ekainaren 18an auzolan egitasmoak finantzatzeko sortua. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Garapenzalekeriaren kronika Mikel Oterok egin digu. Amaitzeko, Koop57ko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta ekonomia etikoaren aldeko mezu motibatzaileak eskaini dizkigu.

Gizonezko talde profesionaletan entrenatzaile lanetan hasi diren zenbait emakumeren albistek harrabotsa sortu dute. Frantziako Cleermon taldea gidatzeari ekin dion Helena Costa edota Andy Murray tenislariaren entrenatzaile izango den Amelie Mauresmorenak. Berriki egin den “Emakumeak eta Kirola” munduko Kongresuan gaia hizpide izan du gainera gure kolaboratzailea Ainhoa Azurmendik. Hala itxi dugu ikasturte honetako bere azken kolaborazioa.

Urteko egunik luzeena eta gaurik motzena izango da gaurkoa, ekainaren 23a, San Juan bezpera. Udako solstizioak erakusten digun bezala negu garaiarekin lotzen ditugun hotza eta ilunak atzean utzi eta eguzkiaren festari ongi etorria emateko. Hala egingo dugu barrena mintzen diguten kezka eta bestelakoekin ere, sutan erre. Ospakizuna Euskal Herri osora zabalduko da gaur iluntzean. Udako solstizioaz eta San Juan bezperaz hitz egin dugu Joseba Aurkenerena irakasle eta historialariarekin.

Gaurkoan, Unai Gartzia irakaslea, historialaria eta Oihana Etxebarrieta kazetaria eta Bilgune Feministako kidea egon dira. Cuadrilla busca cita” saioa kendu izana eta San Juan bezpera eta akelarreak aipatu ditugu.

Beste 28 gazte independentista epaituak izango dira Madrilen irailetik aurrera. Aurreko 40en kasuan bezalaxe, kartzela, inkomunikazioa eta torturapean ateratako deklarazioetan oinarritutako akusazioak daude. Haietako batekin, Ainara Ladronekin hitz egin dugu gaur.

Xarlo Etxezaharretak euskal preso politikoen eskubideen alde, Baionan egindako manifestaldian ikusitako frantses politikarien joko aldakrorak aipatu ditu.

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

Elhuyareko Quark saioan adimen artifiizala aztertu dute.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »