BILAKETAK

Gaur izan da Debako udaltzaban Itziar eta bertze 7 auzoak Auzo Udal bihurtzeko eztabaida. Europako hauteskundeetan, galdeketaegin zuten Itziarren, partehartze zabala izateaz gain, erantzuna irmoa zen baiezkoaren alde. Geroa Galarragarekin hitz egin dugu plenoa hasi aurretik, Denon Herria platafomako kidea da.

Gaurkoan, Donostiako Bagera euskara elkarteko Aitziber Gurutzeaga izan dute bidelagun Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak. Bagerak sortu zuen duela 30 urte Mintzalaguna egitasmoa, eta ordutik Euskal Herriko hainbat txokotara hedatu da. Urtemuga dela eta, ostiralean festa egingo dute Egiako (Donostia) Gazteszenan; horren harira, egitasmoaren hastapenetatik orain arteko errepasoa egin du Gurutzeagak gaurko saioan.

Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak Irakeko egiazko egoera zein den aztertu du, agerian edota ezkutuak dauden interesak zein diren azpimarratuz.

Rap elektroniko doinuekin dator Goienetxe Anaiak taldea “Lekuz estu” bere azken lanarekin. ZKHren hitz eta rapeoak DJ Biguriren estilo ezberdinetako baseekin nahasiz sortutako emaitza da. Etxean egindako lana da eta euren web orritik jaitsi daitekeena, batik bat, zuzenekoetarako prestatu duten lana. Ekaitz Astiz abeslariak eta taldeko letra egileak eman dizkigu xehetasunak. A capella ere kantatu digu letra bat. Eskerrik asko!

Espraiak eskutan hartuta, kaleko arteaz aritu gara gaur lapurren gordelekuan. Banksy artistaren “Exit through the gift shop” dokumentala euskaraz azpititulatuta ikus dezakegu argia.com atarian, azpitituluak.com ekimeneko X10 erabiltzaileari esker. Gogotan hartu dugu, era berean, duela urte batzuk Donostian azaldu zen ustezko Banksy hura, hain zuzen ere, Groseko Kortxoenea gaztetxean Ideia Beltzen Brigadak (IBB) bere gain hartu zuen ekintza miresgarria.

El pasado domingo la plaza Zuloaga de Donostia acogió la presentación pública de Sare, la red ciudadana que trabajará por la resolución y los derechos humanos de los presos, deportados y exiliados. Hoy, para conocer más a fondo este movimiento hemos entrevistado a Arantza Armentia, enfermera, sindicalista de ESK y miembro de la red Sare.

Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariarekin egon gara eta pintxo potea eta sozializatzeko eta parranda egiteko ereduak aipatu ditugu.

Como solemos hacer quincenalmente, hoy hemos vuelto a charlar con nuestro colaborador y corresponsal en Madrid, Alberto Pradilla. Desde “España y más allá” nos ha hablado de la monarquía española, el PSOE y la criminalización de la protesta.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »