Lehenik eta behin, Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietaren eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen errepasoa egin digu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Hamaika Telebistako lagunen erreportaje bati egin diogu lekua, Gatikan gerra garaian bizi izandakoen testigantzak entzuteko. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Patxi Gaztelumendi batu zaigu, eta ‘eLiburutegia’ delakoaz hitz egin digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamenduko komunikazio arduradun Jose Luis Segurarekin hitz egin du neguko beherapenetarako aholkuez.