Beste 34 auziperatuekin batera, atzo iluntzean iritsi zen Madrilera Mikel Etxaburu eta gaur goizean, guztiz aztoratuta esnatu da. Guardia Zibila sartu da euren Hotelera eta Amaia Izko, Eukene Jauregi eta Haizea Ziluaga abokatuak atxilotu ditu. Gaurko operazioaren lekuko eta biktima izan dira Etxaburu eta besteak. Horretaz guztiz galdetu diogu goizean egin diogun elkarrizketan.