Larunbateko argazki esanguratsua oraindik buruan esnatu gara gaur goizean 16 euskal herritarren aurkako polizia operazio batekin. Horrelako erasoen aurrean eman beharreko erantzunaz, ahalmenaz, erasoen zergatiaz edota presoen gaiak duen garrantziaz gogoeta egin dugu tertulian Iñaki Petxarroman Berriako zuzendari ordearekin eta Markel Ormazabal Aztikerreko soziologo eta preso ohiarekin.