Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Hamaika telebistako lagunek emakume baserritarrez egindako erreportaje bati egin diogu lekua. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Gotzon Hermosillari egindako elkarrizketari esker, berriz, Oiolako urtegiaren berri izan dugu. Elkarrizketa, berriz, Gaizka Arangureni egin diogu Iruñea ezagutzeko irizpidedun turismoaz eta ‘Labrit Tours’ egitasmoaz. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasek Bilboko antzerki espazio berriez hitz egin digu. Amaitzeko, abokatuen aurkako sarekadak eragin dituen adierazpenak bildu ditugu.