Azken egunetan sare sozialetan nausitu diren bi traola nagusiak #CharlieHebdo eta #JeSuisBasque izan dira. Dispertsioaren aurka larunbatean Bilbon milaka argi piztu ziren, igandean Parisen herritar zein mundu osoko mandatariak kalera atera ziren azken atentatuak salatu eta askatasuna aldarrikatzeko eta atzo berriz askatasuna eta defentsa eskubidea ere urratu zien Estatu espainiarrak hainbat herritarri 16 atxiloketa eta miaketekin. Azken gertakarien inguruan eta askatasunaren eta segurtasunaren izenean hartzen ari diren erabakiez hausnartu dugu  Ekhiñe Atorrasagasti eta Joanes Etxebarria kazetariekin.