Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Josetxorekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin tertulia egin dugu, Kataluniako prozesu independentistaz. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Euskal Herriko Laborantza Ganbarako kide Marise Cachenauti egin dio, elkartearen hamargarren urtemuga dela eta. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolak emakumeen lan merkatuaz hitz egin digu. Amaitzeko, atzo atxilotutako abokatuen operazioaren harira, Urtzi Errazkinek eta Garbiñe Biurrunek Info7 irratian esandakoekin eguneko adierazpenen tartea osatu dugu.