Bihar, urtarrilak 15, 10 urte beteko dira Euskal Herriko Laborantza Ganbera sortu zutenetik eta hamarkada oparo honetan zehar egindako bidea ospatzeko festa antolatu dute larunbatean Ainiza Monjolosen. Egun berezia izanen da larunbatekoa Mixel Behorkoirigoienentzat, 10 urte eta gero EHLGko lehendakari kargua utziko duelako. Ingurumari honetan elkarrizketatu dugu gaur Mixel Behorkoirigoien eta berarekin, EHLGren historia errepasatzeaz gain, laborantzak ipar Euskal Herrian duen etorkizunaz hausnartu dugu.