Hemen duzuen hau da GALTZETAN GORDETZEKO  lehendabiziko saioa. Joseba Sarrionandiaren “galtzetan gordetzeko koplak” olerkitik hartu du izena, gauza asko baitira galtzetan gorde daitezkenak. Eta saio berri honek ere hainbat altxor gordeko ditu, presoen inguruko albisteak, erreportai eta elkarrizketak, agendaren errepasoa. Atzera begira  ere jarriko gara, lehendabiziko saio honetan adibidez, Herrera de la Manchako kartzelara egiten ziren martxak hartu ditugu  hizpide. Miren Azkarate eta Batix Ezeizaren gidaritzapean, lan talde polita osatu dugu saioa aurrera ateratzeko. Hitzordua, hamabostero, iluntzeko 22tan.