Lehenik eta behin, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidarten eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Halabedi irratiko Iker Leturiondok Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbarako lehendakariarekin egon da, elkartearen azken txostenaz, eta hamargarren urtemugagatik larunbaterako antolatu dituzten ospakizunez. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Xabier Landabideak Kickstarter diru bilketarako plataforma aurkeztu digu.