Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Amaia Eneterreagarekin euskararen normalizazioan Carlos Urquijok, Espainiako Gobernuaren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordezkariak, jartzen dituen oztopoez aritu gara. Elkarrizketaren tartean, Eneritz Arbelaitz ‘Olalde’ eta Eneritz Gartzia ‘Jefa’ Emarri giza proba taldeko kideak izan ditugu. Gero, musika kontuetan murgildu gara, eta Amaia Aireren esanekin zein Aire Ahizpen musikarekin osatutako erreportajeari egin diogu tartea. Amaitzeko, Ahotsa.info hedabideko kideek ‘Charlie Hebdo’ aldizkariaren aurkako erasoaz bildutako iritziak izan ditugu entzungai.