la fotoBankuei eman die arrazoi epaileak eta hortaz “swap”ak ordaintzen segitu beharko duela Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak (GHK) ebatzi du auzitegiak. Ondorioz, erabiltzen ari ez den eta aurreko legegintzaldian Zubietako errausgailuaren proiektuaren harira lotutako maileguagatik ordaintzen jarraitu beharko dute. Momentuz 670.000 euro eta hogei urtez. “Horrelako herentzia kutsatua utzi digute” adierazi digu Ainhoa Intxaurrandieta GHKko lehendakariak nahiz eta argi utzi duen “swap”ak ordainduta ere Gipuzkoako dirutza aurreztuko duela errauste plantaren eraikuntza saihesten.