Gaurko irratien tartean, Zarauzko Arraio irratiko kideei esker, larunbatean Putzuzulo amets fabrikan izango den ‘Defenestre’ jaialdiaren berri izan dugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Trenorrekin azken ‘Bilgune Kontari’-ren errepasoa egin dugu. Eguneko adierazpenen tartean, berriz, iragan astean atxilotutako zenbait abokaturen eta Gasteizko Legebiltzarreko ordezkari politikoen hitzak bildu ditugu. Elkarrizketa, berriz, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak Koldo Zubizarretari egin dio, Asian bizikletaz egin duen urtebeteko bidaiaren inguruan. Ondoren, ‘Guk’ dokumentalaren ingurukoak entzun ditugu, Nuria Vilaltaren ahotsean. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko lagunei esker, Bilboko Kafe Antzokian bihar izango den ‘Argia proiektua’ hitzaldiaren berri izan dugu.