Lehenagotik euren berri bagenuen arren, Berri Txarrak taldearen telonero izateak bultzatu gaitu Altxatu taldea ezagutzera. Euskaraz abesten duen Irunberriko musika talde gaztea da, 15-16 urte dituzte eta gazteei “altxatzeko, mugitzeko, geldirik ez egoteko” deia eginez datoz. Ibai Osinaga abeslariarekin hitz egin dugu.