Lehenik eta behin, Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietaren eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen errepasoa egin digu. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Berria egunkariko Urtzi Urkizu batu zaigu, adierazpen askatasunaren aurkako erasoez, hedabiden inguruko berriez, zein telebista saioez hitz egin digu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Halabedi irratiko esatari Iker Leturiondo ‘Frackin ez Araba’-ko Mikel Oterorekin egon da, Gasteizko legebiltzarrera aurkeztutako herri ekimen legegilearen inguruko azken berriez.