Exerita ala zutik egin pixa? Emakume eta gizonentzako komunak ala komun partekatuak? Galdera horien jiran aritu dira Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Zientzien fakultatean, oinarrizko beharrizan fisiologikoak egiteaz gainera komunetan ere generoa eraikitzen dela ulertzen dutelako. Ondorio bezala pasa den maiatzetik ez dituzte neskentzako eta mutilentzako komunak, denentzako komunak baizik, komun komunak edo partekatuak. Ekimenean parte hartu duen Xabier Fernandez ikaslearekin eta fakultate bereko Amelia Barquin irakaslearekin hitz egin dugu.