Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, gaur Senperen Dantzaz konpainiak aurkeztuko duen ‘Flash’ ikuskizuna  ezagutu dugu; eta Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek ‘Zinegoak’ festibalaren berri ekarri digu. Amagoia Mujikak ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartean, Euskal Herria Zuzenean festibalaren aurtengo edizioaren aurkezpenean esandakoak bildu ditugu. Bi astez behin bezalaxe, Mikel Elorzak lagundu digu azken gertaeren errepaso kritikoa egiten, eta gaurko literaturaren tartean, 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxearekin egon gara.