Egun handia gaurkoa eta biharkoa Iturenen eta Zubietan. Zubietako joaldunak Iturenera hurbilduko dira gaur eta bisita itzuliko diete bihar Iturengoek zubietarrei. Bi herrietara jo dugu guk. Iturenen Jagoba Manterola Argazkipres-eko gure kolaboratzaile eta Iturengo alkateordea ere badenarekin hitz egin dugu. Zubietatik berriz, Maite Bidarte lankidea aritu zaigu. Bi herriak gosari partean harrapatu ditugu, indarrak hartzen.