Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Gotzon Hermosillari egindako elkarrizketari esker, berriz, Barakaldoko kontuen berri izan dugu. Elkarrizketa, Berria egunkariko kazetari Jon Fernandezi egin diogu Greziako Parlamenturako hauteskundeen emaitzez. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasek ‘Uda gau bateko ametsa’ obraz hitz egin digu. Amaitzeko, bateko eta besteko inauterien inguruko adierazpenak bildu ditugu.