Fermin Muguruza Herri ezberdinen eta kolektibo ezberdinen borrokak bateratzeaz eta nazioarteko panoraman Euskal Herriari txoko bat egiteaz badaki zerbait Fermin Muguruzak. Abilezia hori erakutsi du bere azken ekimenean ere, Black is Beltza ekimenean, Harkaitz Cano idazlearekin eta Jorge Alderete ilustratzailearekin ondu duen honetan. Eleberri grafikoaz gainera, otsailaren 8 arte Bilboko Alondegian ikusgai dagoen erakusketa eta bertan antolatu diren hamaika ekimen ere ekarri ditu Black is Beltzak. Ekimenaz, izandako harreraz eta bere mundu ikuskeraz aritu gara Fermin Muguruzarekin.