Kukutza gaztetxea okupatzeagatik “usurpazioa” leporatuta gaur hasi da 23 lagunen aurkako epaiketa. Hustearen momentuan teilatuan zeuden lagunak dira, haietako bati hiru urteko espetxe zigorra eskatzen diote, besteei berriz, 960 euroko isuna. Epaiketa hasi atarian bi auzipeturekin hitz egin dugu,  Josu Zamakona eta Iratxe Artolarekin. Epaiketaz, Kukutzaz eta autogestioan oinarritutako mugimenduez hitz egin dugu beraiekin.