Urtarrila bere ondarrera iristen ari da eta hilbeltza agurtu bezala San Blas hurbilduko dela iragartzen dute azokek, San Blas opil ederrak ikusi baititugu aste honetan Ordiziko azokan. Hala azaldu digu ostegunero egin ohi dugun tartean Lierni Elortzak. Marrubiei eta marrubi landareari ere erreparatu diogu, negua aurrera doanaren beste arrastotxo bat baitira hauek. Bertakoa landatzeko garaia den honetan, laister Maroko eta Andaluziatik iritsitakoak batik bat Hego Euskal Herrian nagusituko direla aipatu digu Elortzak.