Orain dela bost urte diagnostikatu zioten Joxiri C Hepatitisa. Hainbat froga egin ostean pasa den azaroan hasi zen Sobaldi botika hartzen eta birusa desagertu egin zaio. Botika hori da bizi daitezen gaitxotasun hau dutenek eskatzen dutena baina patente pribatuak tarteko oso prezio garestia du eta zailtasun handiak daude botika eskuratzeko. Nafarroako hospitalean berriki egindako protestak arazoa mahai gainean jarri du: irizpide ekonomikoak edo osasun irizpideak gailentzen dira? Itxialdian parte hartu duen Sare plataformako Araceli Alcaizarekin ere hitz egin dugu.