Urteroko hitzordu garrantzitsua bilakatu da Bertso Eguna, bihar Donostian izango dena. Jolaserako proposamena eginez dator aurtengo edizioa, baina “serio jolasteko” proposamena. Bereziki gaiak aukeratzen eta gaien formulazioan arreta handia jarri dute aurtengoan, “bertsolariei biderik ez ixtea” dela asmoa adierazi digu aurtengorako gaiak prestatzen aritu den Arnaitz Lasartek. Berarekin eta Bertsozale Elkarteko Jon Agirresaroberekin bildu ditugu biharko hitzorduko xehetasunak.