Betiko galderei erantzun berriak eman gurarik, krisiak han, hor eta hemen sortutako egoera berrien aurrean eman beharreko erantzun berriak hartu ditu hizpide gaur Antiguedadek.  Gertatzen da, ezkerretik aldaketen aldeko hartzen dutenek, norabide desberdinetan aldatzen ari den mundu honetan talai zaharretik segitzea temati, burugogor; “Lehenengo iraultza, baina, nor bere buruan egiten hasi beharrekoa delakoan nago, eta premiaz gainera.”