Joan den astean XII. Topaldian Durangon Lorea Agirrek eta Gotzon Barandiaranek hausnarketagai izan zuten gaia hartu dugu hizpide: euskal kulturgintzak euskaldunengana heltzeko dituen arazoak eta aukerak. Botila erdi beteta ala erdi hutsik ikusten duzue? Zer nolako tresnak behar ditugu euskaldun ororengana iristeko? Sorkuntza euskaraz izate hutsa nahikoa al da? Unai Gartzia historialariekin eta Gotzon Barandiaran idazle eta kultur eragilearekin aritu gara.