2015eko Argia saria jaso du Entzun urtekariak prentsa musikal euskaldunari bide berriak erakusteagatik. 2007an hartu zuten hilabetekaria izatetik urtekaria bihurtzeko erabakia eta ordutik urteko bilduma interesgarria kaleratzen dute liburu formatuan eta musika disko osagarriarekin. 2014 urteak zer nolako melodia izan zuen gurean, euskal prentsa musikalaren erronkak eta Euskal Herriko kultura musikalaz gogoeta egin dugu Entzuneko zuzendari Xabier Sagardiarekin.