TALAIATIK Mikel BegoñaZorte handia da Angoulemeko azoka Euskal Herritik hain hurbil izatea, mundu mailako azoka garrantzitsuenetakoa baita”  hala dio Mikel Begoñak bere lehendabiziko Talaitik-en. Charlie Hebdoren kontra egindako ekintzak segurtasun neurriak areagotzea eragin duen arren, giro ona izan dela kontatu digu eta euskal lan ugari jarri direla eskuragarri azokan, besteak beste “Black is beltza” edo  “Baleak ikusi ditut”. Ez ziren horiek ordea Angoulemeko azokan ikusi ziren komiki bakarrak izan.