Legegintzaldiaz kontu emateko ekitaldi berezia antolatu du EH Bilduk Atano III. Frontoian. Larunbat honetan da hitzordua eta bertan donostiarrek nahi dituzten gaiak jorratu eta edonolako galderak proposatzeko aukera izanen dute. Ez ohiko ekimen honetaz eta parte hartzearen alde Donostiako Udalak legegintzaldi honetan egin duen apostuaz galdetu diogu gaur Axier Jakari, parte-hartze zinegotziari.