Zer nolako eragina du hirigintzak euskaran? Galdera hori egin zuten orain urtebete “Lurraldea eta Hizkuntza” jardunaldietan eta aurten berriro ere errepikatzea erabaki dute. Adituek diote hirigintza politikek ere berebiziko eragina dutela euskararen normalizazioan eta tresna eraginkorrak martxan jartzea beharrezkoa dela. Hortik, gaur eta biharko Donostian antolatu dituzten II. jardunaldiak. Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, UEUk eta Kontseiluak antolatu dituzte. Azken honetako idazkari nagusi Paul Bilbaorekin hitz egin dugu.