Askapen prozesuetan eta ezkerreko mugimendu eraldatzaileetan emakumek duten parte hartzeaz gogoeta egin dugu tertulian Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin eta Ixabel Etxeberria irakaslearekin. Horretarako, bi argazki jarri ditugu mahai gainean: Estatu Islamikoak atzera egitea lortu duen Kobane eta borrokaren lehen lerroan dauden emakume kurduak, eta Syrizaren garaipena Grezian eta gobernuko lehen lerroan emakumerik eza. Bi egoera horiek oinarri hartuta geure buruari begira jarri eta emakumeen parte hartze politikoaz gogoeta egin dugu.