TALAIATIKanagalarragaBritaina Handiko Parlamentuan onartu berri da: hiru pertsonaren material genetikoa duten enbrioiak sortzea. Baimena eman du behintzat. Baina ez da beraiena azken hitza. Hala ere, zalaparta handia sortu da, etikoki zuzena ez dio adibidez Elizak.   Teknika hori onartzen duen lehen herrialdea da Britaina Handia.   Helburua, herentziazko gaixotasunak ekiditea. Izan ere, 5.000 haurretatik bat jaiotzen da garuneko, bihotzeko edo muskuluetako gaixotasun larriren batekin, amaren bidez transmititutako mutazioengatik.