Hassana Aalia gazte saharar ekintzailea Marokoren esku utzi eta bizi osorako espetxeratua izateko arriskuan dago. Espainiako gobernuak asilo politikoa ukatu eta hamabost eguneko epea jarri zion gazteari Euskal Herritik joan zedin. Amaitu da epe hori eta asilo politikoa mantentzeko eskaria ozen entzuten da gurean, eragile eta norbanako askoren aldetik. Kultura, kirola eta beste hainbat eremutako lagunek euren elkartasuna adierazi diote bideo batean eta bertan parte hartu duten Xabier Euzkitze telebista aurkezlearekin eta Skakeitan musika taldeko Olatz Salbadorrekin hitz egin dugu.