Argindarrik gabe egunak igaro dituzte Pirinioetako herrietan eta denboralearen ondorioak bereziki pairatu dituzte nekazaritzan eta abeltzaintzan. Bertako biztanleak kexu dira behar bezalako azpiegitura eta baliabideak ez dituztelako. Iberdrolari eta Nafarroako gobernuari begira jarri dira. Lehen pertsonan hitz egin digute Abaurregañako alkate Patxi Enkajek eta  Nafarroako EHNE sindikatuko Josune Gorritik.